29 abr 2012

Peru baserrian

Google

Guztiok dakigun bezala, Google mundu osoan zehar gehien erabiltzen den webgunea da. Esan beharra dago, webgun honetatik bere barnean dauden beste webgune askotara sarrera daukagula. Gmail-en kontu bat zabalduz gero Google-en barruan sartzen diren zerbitzu guztiak erabil daitezke. Horretarako kontu bakarra behar da. Hauek dira Googlen barruan aurki daitezken zerbitzuak:
  • Blogger > Blogak sortzeko
  • Picasa > Argazkiak manipulatzeko
  • Sites > Wikiak
  • Grupos > Talde desberdinen arteko debateak
  • Gmail > Kontu elektronikoa
  • Panoramio > Munduko argazkiak konpartitzeko
  • Traductor > Orriak, hitzak... itzultzeko
  • Youtube > Bideaok ikusi eta igotzeko
  • Docs > Proiektuak online
  • Calendar > Lagunen urtebetetzeak apuntatzeko
  • Etc.
Horrek guztiak osatzen du Googlen ekosistema digitala.

11 mar 2012

Lekeitioko San Pedro eguna


Eskola 2.0

ESKOLA 2.0

Euskal dantzak



Lekeitio 2012


Lekeitiori buruzko informazioa Ingurune naturala eta klima Otoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute eta Lea ibaiak zeharkatzen du. Izan ere, Mendexa eta Lekeitio artean itsasoratzen da erreka hori, eskualdeari izenaren erdia ematen diona. Herria badia txiki baten mendebaldean dago kokatuta, itsasotik nolabaiteko babesa lortzen duela. Badia horren erdian Garraitz edo San Nikolas irla dago, udalerriko zati ere badena. Isuntza hondartza udalerriaren erdigunean dago kokaturik. Lekeitioko klima itsasoak baldintzatzen du. Udak epelak izaten dira, eta muturreko tenperaturak bakanak, itsasoak klima erregulatu egiten duelako. Neguan tenperatura minimoak ez dira normalean 0 °C-tik behera joaten. [aldatu] Udalerri mugakideakIspaster mendebaldean. Mendexa ekialdean. Amoroto hegoaldean. [aldatu] Historia Lekeitioko portuaLekeitio gaur egun den gunean aspaldikoa da gizakiaren presentzia. Telesforo Aranzadik eta Jose Migel Barandiaranek Lumentzako kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera, Goi Paleolitotik zetozen gizakiak bizi izan dira Lekeition. Gizaki horiek, tradizionalki, herriaren jarduera nagusietan aritzen ziren, arrantzan eta nabigazioan. Herria 1325ean sortu zen ofizialki, Maria Diaz Harokoaren eskutik eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuk baino geroago, (Bermeo esaterako XII. mendean sortu zen). Portuaren inguruan jaso zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea merkatariak biltzen zituena. Gaur egun Lekeitioko alde zaharra osatzen dute kaleok. Herria pixkanaka hazten joan zen Amerikarako nabigazioak hazkunde hori azkartu zuela. Portuaren beharrizanak asetzeko, hainbat alditan handitu da, harik eta gaur egungo itxura lortu arte. Lekeitioko portua Bizkaiko bigarrena izan zen trafikoan XIX. mendearen amaierara arte, Bermeoko portuaren atzetik. Dena den, XX. mendean zehar Ondarroako portuak aurrea hartu zion. XX. mendean zehar Lekeitio Bizkaitar askoren opor-toki bilakatu zen, Zita enperatrizaren adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio.

Naturari buruz


Hemen daukazue naturaren inguruko pare bat argazki. Argazki hauek Canadako mendebaldean ataratakoak dira, ikus daitekeen moduan zonalde hori izugarri polita da.